2016(e)ko azaroaren 30(a), asteazkena

PLE-AK

Zer da PLE edo Ikasketa Ingurune Pertsonala? 
PLEa gure ikasketa prozesuaren kontrola hartzen eta ezarritako helburuak lortzen lagunduko digun sistema dela esan genezake. Ikasketa Ingurune Pertsonalek ikaskuntza formala eta ez-fomala hartzen dute euren baitan.

Zergatik behar dugu PLE bat? 
Etengabeko aldaketa prozesu batean murgilduta gaude eta ezinbestekoa da, aldaketa horietara egokitzeaz gain, egokitzeko estrategia bat garatzea.


Gai honen inguruan sakondu nahi izanez gero, Linda Castañedak aurkezten digu, " Entornos personales de aprendizaje: claves para el ecosistema educativo en red" liburua sarean.

Bertan, aditu horiek diotenez, ezin esan daiteke Norberaren Ikas-Alorra kontzeptu berria denik, besteak beste, pertsonaren ikas-prozesuak berezkoa duelako eremu bat izatea. Baina gizartearen eta teknologiaren memento jakin batean, interesgune berezia hartzen du alor horrek hezkuntza teknologian duen eragin eta ondorioengatik. Izan ere, inflexio-puntu bilakatzen da gai hau hezkuntza eta ikaskuntzan, norabide aldaketa eskatzen duelako hainbat eta hainbat eremutan: ikasprozesuan parte diren subjektuen rolak, ikas-komunitatearen egitekoa,  ikastetxeen antolaketa, ikaskuntza ez-formal eta informalaren aitorpena, metodologia, ibilbideak...

PLE bat egiteko aukera ematen digun erreminta bat Symbaloo da. Hemen uzten dizuet nik egindako PLE-a:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina