Zer da PLE edo Ikasketa Ingurune Pertsonala?
PLEa gure ikasketa prozesuaren kontrola hartzen eta
ezarritako helburuak lortzen lagunduko digun sistema dela esan genezake.
Ikasketa Ingurune Pertsonalek ikaskuntza formala eta ez-fomala hartzen
dute euren baitan.
Zergatik behar dugu PLE bat?
Etengabeko aldaketa prozesu batean murgilduta gaude eta ezinbestekoa
da, aldaketa horietara egokitzeaz gain, egokitzeko estrategia bat
garatzea.
Gai honen inguruan sakondu nahi izanez gero, Linda CastaƱedak aurkezten digu, " Entornos personales de aprendizaje: claves para el ecosistema educativo en red" liburua sarean.
Bertan,
aditu horiek diotenez, ezin esan daiteke Norberaren Ikas-Alorra
kontzeptu berria denik, besteak beste, pertsonaren ikas-prozesuak
berezkoa duelako eremu bat izatea. Baina gizartearen eta teknologiaren
memento jakin batean, interesgune berezia hartzen du alor horrek
hezkuntza teknologian duen eragin eta ondorioengatik. Izan ere,
inflexio-puntu bilakatzen da gai hau hezkuntza eta ikaskuntzan, norabide
aldaketa eskatzen duelako hainbat eta hainbat eremutan: ikasprozesuan
parte diren subjektuen rolak, ikas-komunitatearen egitekoa, ikastetxeen
antolaketa, ikaskuntza ez-formal eta informalaren aitorpena,
metodologia, ibilbideak...
PLE bat egiteko aukera ematen digun erreminta bat Symbaloo da. Hemen uzten dizuet nik egindako PLE-a: