2016(e)ko azaroaren 9(a), asteazkena

IKT-AK HEZKUNTZAN


Gaur egungo gizartean IKT-en presentzia oso zabala da eta beraz, gai anitzei buruzko informazio multzo oso zabala dugu eskuragarri klik bakar batekin. Eskolaren helburu nagusia, etorkizuneko gizartearen partaideak izango diren haurrek eta gazteek errealitate anitz eta aldakor horri aurre egin ahal izateko beharko dituzten baliabide eta gaitasunak lortzen laguntzea da. 

Helburu hori lortzeko, ikasleen gaitasun digitala garatzea ezinbestekoa da eta baita irakasleena ere, menderatzen ez diren baliabide eta gaitasun batzuek irakasten saiatzea ezinezkoa delako. 

Familien gaitasun digitala garatzearen garrantzia ez dugu ahaztu behar, izan ere, beraien seme-alaben hezkuntza prozesuan parte hartzaile aktiboak dira.

IKTek izugarrizko eragina izan dute hezkuntza munduan eta gaitasunak garatzeko laguntzaile paregabeak dira. hasteko esan daiteke IKT-ak beharrezkoak direla gaur egun mundutik mugitzeko eta eskolak erabili behar ditu bere funtzioa ikasle guztiak gaurko munduan aritzeko eta egoera desberdinetan konpetenteak izateko prestatu behar dituelako.

Honekin batera, aipatu behar da autonomia pertsonala eta autokontrola garatzen laguntzen dutela. Izan ere, IKT bakoitzak bere ikas-prozesuaren progresioa jakiteko elementurik garrantzitsuenak dira. 

Horretaz gain, IKTek elkarren arteko laguntza bultzatzen dute, izan ere, baten batek arazo bat konpontzeko laguntza behar badu, eta kide batekin elkar-lanean hari bada, berari eskatuko dio laguntza. Honek, elkarren arteko harremana sendotzeaz gain, ikasten ikasteko gaitasuna garatzea ahalbidetzan du. 

Beraz, esan dezakegu IKT-ak onuragarriak direla hezkuntzan baina beti erabilpen egokia eginez. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina