2016(e)ko azaroaren 23(a), asteazkena

INFORMAZIOA KUDEATZEN

Internet da gizadiak inoiz eskura izan duen ezagutza-bankurik handiena. Nahi dugun informazioa han aurkitzeko, beharrezkoak ditugu bilatzaileak, hala nola Google, Yahoo edo Bing. Hasieran hitzen bilaketa hutsa egiten zuten, baina gero eta aukera gehiago dituzte. Eta bilatzaile-mota berriak ere hasi dira agertzen.
Baina bilatzaile berriak egon arren, askotan ez dakigu hauetan nola mugitu edo nabigatu. Gaurko klasean bilatzaile ezberdinetan nola mugitu behar garen ikasi dugu. Hona hemen  hauek ondo erabiltzeko ikasi ditugun aholku batzuk: 
  • Kakotxen erabilera: oinarrizko baliabidea dugu nahi dugun esaldi zehatza bilatzeko. Esaterako "erreminta teknologikoak" kakotxen artean bilatzen badugu emaitzak asko hobetzen dira, Googlek esaldiak ordenaturik bilatzen bait ditu.
 
  • Define: Esanahiak aurkitzeko baliabide errazena. "Define: erreminta teknologikoa" Googlen jartzen badugu, zuzenean honen definizioa bilatzen digu.
   
  • +Zeinua: Baliabide honek hitz konkretu bat bilatzen du, alegia, esaldi batean + zeinua aurrean daraman hitza bilatzen saiatuko da beti Google.



 

 BILATZAILE-ESPEZIFIKOAK

Normalean Google bilatzailea erabiltzen dugun arren, beste bilatzaile batzuk ere badaude; hala nola, slideshare, flickr, ccSearch,.. 
Hauek gauza espezifikoagoak bilatzeko tresnak dira eta klasean hauek nola erabili ikasi dugu.




Azkenik, twitter-en ere bilatu ditzakegu gai interesgarriak. Ni konkretuki erreminta teknologikoen inguruko tweet-ak bilatzen saiatu naiz eta hainbat emaitza agertu zaizkit. 

Bilatzaile guzti hauek erabili ondoren, guztietan nahi nuen informazioa aurkitu dudala baina esan beharra dut, google-en aurkitu dudala informazio gehiena.

  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina